XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mundurat igortzen du bere Semea, gizon guzien salbatzeko, zeruko atearen deneri berriz idokitzeko.

Bere Semean gizon guziak deitzen ditu bere betiereko Erresuman parte hartzerat.

1- JESUS JAINKO AITAK IGORRIA

Jesus, Jainkoaren Semeak hartzen du haragizko gorputz bat, Andre dena Maria baitan.

Hogoi'ta hamar urte pasatzen ditu Nazaret'eko bere etxean.

Hor du ikasi xutik ibiltzen eta eleka gizonen maneran.

Hor da haunditu eta arizan maxtruguntzan, Josepe, bere Aita hazlearen sahetsean eta bere Ama, Andre dena Maria Sainduaren itzalean.

Ixiltasunean iragan dituen urte horiek ezdira ez urte hutsak: Jesus'ek nahi ukan dauka erakutsi lanaren haunditasuna eta erakaspen gisa utzi dauku lana izanen zela gure bizian gure saindutasunerateko biderik hertsiena.

Ala re lana da gure bizian gure okupazionerik haundiena.

Jesus'ek lanari eman dio bere balioa: lanean ariz eta lanari esker, ezdugu bakarrik guhaun burua hazten edo familia bat altxatzen, bainan ere Jainkoa ohoratzen, goresten, xerbitxatzen eta munduaren apailamenduan parte hartzen.

Bere aitaren atelerian, lanean ariz pasatu urte horiek, Jesus'en gizontasuna finkatzen bezala dute: gizonen kondizionea osoki hartu izan du, bizitzeko heien arrangurak sendituz, bere izerdiaz irabazi ogia partekatuz bere etxekoekin, oren goxoak pasatuz bere sor-herriko lagunekin, etxez-etxe lanean ibiliz....

Hogoi'ta hamar urte horiek Jesus'en azken urteak preparatu dituzte: hor otoitzean, bere Aitarekin juntaturik, ukan baititu zerutikako argiak eta hobeki konprenitu bere Zeruko Aitak galdatzen ziona.

Beste obra berri bati lotzeko, jin da tenorea... Jesus behexi da hoin maite zituen etxekoetarik eta hartu bidearen lehen bihurgunean ikusi duke bere etxea emekino gordatzen, bihotzean halako latz batekin....

Jon Doni Joanes'en Ebanjelioak dauku hobekienik erakusten nola den Jesus Jainko Aitak igorria.

Jesus'ek ainitzetan aipatzen du bere Aitarekilako berdintasuna eta nola igorria den Haren nahiaren betatzeko: Ene janaria hau da: ene Igorleak zer ere nahi baitu eta haren egitea eta Harek eman lanaren obratzea (4,34).

Ezdu beste arrangurarik, igorri duen eta harekin dagon bere Aitaren nahiaren egitea baizik: Ene burutarik ezin dezaket nik deusere egin.

Entzunaren arabera jujatzen dut eta ene jujamendua zuzena da, ezdutalakotz ene gogoan egitea bilatzen, bainan bai ene Igorlearen gogoa (5,30); Ene Igorlea enekin dago alabainan eta eznu bakarrik uzten, haren gogoa egiten dutalakotz beti (8,29)(...);.